maialen akizu 34 172x172

Beroketa ariketak

2025eko urtarrilaren 2a
05:00
Entzun

Eguneko laugarren kafea da, eta oraindik ez dakit nola hasi zutabea. Uste dut psikologoarekin komentatu behar dudala hau, hasierei diedan erreparo hau. Asko kostatzen zait gauzak hastea. Gertatzen zait elkarrizketak hasterakoan, jende berriarekin batik bat. «Apa». Eta gero zer? Gertatzen zait koadernoak hasterakoan; lehenengo orria txukun nahi dut, altuera bereko hizkiak, borobilak, zuzenak, baina lehenengoan ez da ateratzen, eta lehen orria erauzten dut, arrastorik utzi gabe, inguruan inor begira ez zegoela konfirmatuta, berriz idazteko lehen orria. Gertatzen zait bertsotan; saioko lehen bertsoaren aurretik kantatuz gero, askoz hobeto aritzen naizela sinistuta nago. Erroak baino erruak bilatzea errazagoa da, eta nik uste honena, hainbeste urtetan heziketa fisikoko beroketetan egindako azpimarrarena dela: edozeren aurretik korrika-txikia eta saltotxoak egitea onuragarria dela esan digute eta ni ere konbentzituta nago horretaz. Ordea, beroketen eta ondorengo partida onaren, edo beroketen eta ondorengo txorkatilaren bihurrituaren artean ez dago erabateko korrelazio zuzenik.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.