Angel Erro.
JIRA

Beroa Bai

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Akatsak jainkoen mintzoa ei dira, Freudek eta antzinako greziarrek ongi zekitenez. Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean Altsasuko herrian Uxue Barkosek lidertzen duen koalizioaren izena Beroa Bai agertu izanak zerbait esan nahiko du. Batez ere asteburu sargoritsu honetan. Erran zaharrari kontra eginez inoiz baino euri gutxiago egin duen apiril honetan. Egunkariek agertzen dutenez 50º-ko tenperatura esperatzekoa (edo behintzat gehiegi ez harritzekoa) izanen den urte honetan. Kasu egin behar zaie,tarteka, jainkoei, zeinak gure edo maketatzaileen lapsusen bitartez baitira mintzo.

Bilaketa erraz bat eginez egiaztatu ahal izan dut orain bederatzi bat urte bururatu zitzaiola Ander Gortazarri izendapena: «Udararen aldeko koalizio politiko nafarra» eman zion definizioa. Zer urrun 2014 hura! Ez genuen uste txantxa egia izaten amaituko zenik. Aldaketa klimatikoaren inguruko jarrerak kokatzen zaitu egun politikoki. «Geroa jai», gehitu du Edorta Aranak, kontua ezin sintetikoago laburtuz.

Oker bat ematen du, Barcinak bere garaian inoiz ahoskatutako «Jeroa Bai»-rekin, edo inori entzun diodan «Gerona Bai» horrekin, parekagarria. Baina ez da hala. Italiarrek esaten dutenez, «se non è 'bero', è ben trovato».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.