Pantaila handiagoa nahi dut hurrena, ea hartara asmatzen dudan zein den hipokrisiaren eta zinismoaren arteko aldea. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da gaur, Martxoaren 8a; berdintasuna aldarrikatuko dute gobernu erakunde telebista guztiek, asmo onen erakustaldia egingo dute, indarkeria matxistaren gaitza deitoratuko dute, eskubideak bermatu beharra aipatuko dute, eta berdintasuna, batez ere berdintasuna aipatuko dute, eta zenbat egin den berdintasunaren alde, legeak daudela, legeak agintzen duela, ofiziala dela orain, gu ezetz, gu ez garela matxistak, gure gizartea ez dela matxista, asko aurreratu dugula, urrutietan bai, han izugarria dela emakume jaiotzea, oinpean hartuta dauzkatela gizonezkoek, baina hemen ez, herrialde aurreratuetan zibilizatuak garela, hemen emakumea libre dela nahi duena izan eta egiteko, eskubide berberak dituela, berdintasunak bermatzen dizkiola.
Pantaila handiagoa nahi dut hurrena, ea hala asmatzen dudan zein den hipokrisiaren eta zinismoaren arteko aldea, edozein telebista saiotan gizon zaharraren ondoan emakume gazte baten titi parea eta puztutako ezpainak handiago ikusten ditudan bitartean.
Berlusconi etorri zait, gaurko egunez hitzaldia egiten.
Jira
Berdintasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu