Beinke, sekula ez zara zeu, ispiluan ageri den hori zein da, zergatik ari zait keinuka, zergatik imitatzen nau, non ezkutatzen da ispiluaren aurretik alde egiten dudanean? Ispiluaren atzetik barrez ari zaidana, burla-haizez hartzen nauena, zein da, neu naiz? Eta kalean oihuka kantuan eta dantzan hasi nahi izaten duena, bakarrik dagoenean negarrari ematen diona, bizitza beste zerbait zela uste zuena, zeu zara?
Beinke, sekula ez zara zeu, haizearen meneko orbela zara, egunero arrisku bizian zaudela esaten dizu telebistako albistegiak, kontuz ibili beharra dagoela, dena da orain lapurreta hilketa bortxaketa, nahikoa da kolpe txar bat, ezbehar bat, istripu tonto batek dena bota dezake kareletik, badakizu, ezerk ez du irauten, ongizateak ere ez du asko iraungo, hobe zenuke pentsio plana hartu, aseguru bat egin, diru bat gorde biharko egunerako, hobe zenuke ustekabeei aurre hartzen hastea, oraindik ondo zaude, baina kolesterolak ez du abisatzen, hobe duzu zaintzen hastea, danacol hartuta sendatuko zara.
Beinke, sekula ez zara zeu, besteren begietan bilatzenduzu aterpe, besteren hitzetan kulunkatzen zara,besteren besoetan hartzen zaitu lo gozoak. Besteak dira zeu. Infernua, beinke.
Jira
Beinke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu