Bilboko urtarrileko manifestazioan urtero aldatzen da testuingurua, aldarrikapenen ñabardura, manifestazioaren leloa. Aurtengoa bereziki ona iruditu zait: Behin betiko. Leloak bere hutsean nahikoa esaten du, eta gainera, hartzaile euskaldun andana kantuan jar dezake. Behin betiko ezinbestean irakurtzen da Imanol Urbietaren doinuan. Urbieta musikagile, pedagogo eta idazlea haur kantengatik da ezaguna, baina ondare oparoa du oso, eta, besteak beste, lagun batzuekin sortu zuen Bilboko urtarrileko manifestazioetan makina bat bider kantatu den Kalera borrokalari kanta ere: Kalera kalera, borrokalari, kalera. Kalera kalera, borrokalari, kalera… Aurtengo leloak kantatzeko gogoa pizten badu, ez da gutxi: Behin betiko, behin betiko. Sinple bezain tinko, ez dugu etsiko! Behin betiko, behin betiko, sinple bezain tinko, etxera ta kito. Etxean eta kalean, berdin-berdin jolasean, eskolan, lanean, borrokan eta bakean. Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi. Hasi etxetik eta kalera hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria: ziega gabeko herria.
Behin betiko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu