maialen akizu 34 172x172

Behatz potoloa

2024ko maiatzaren 23a
05:00
Entzun

Mario Lopez Lointek Gernikako saskibaloi entrenatzailea sexu abusuengatik ikertua da. Hiru urtean adin txikiko neska bat bortxatzea egozten zaio. Abenduan amorrua sortu zuen albisteak eta milaka lagun atera ziren kalera. Ondoren, baina, Lopezek, saskibaloi taldeko zuzendaritzako kide ohi batekin batera, lau herritar salatu ditu, sare sozialetan jazarri izana leporatuta. Epaileak auzia artxibatu du.

Abenduko Guk sinisten zaitzugu pankarta hartaz idatzi nuen nik ere berripaper honetan. Orduantxe nintzen zutabeekin hasia, eta gogoan dut zutabe hori zuzenbidean ezagutzen dudan pertsonarik argienari bidali niola. Garbi esan zidan: ikertzen ari dira, ez aipatu inoren izen-abizenik, baieztapenekin kontuz, salatu klubaren jarrera, egitura, heteropatriarkatua. Onintza Enbeitak epaiketaren osteko adierazpenetan ere antzekoa esan du. Askoz gehiago ere bai: erasotzailea biktima bihurtu nahi dute. Herri erdia salatu beharko lukete. Biktimari min emateko modu bat ere bada. Eta berriz ere amorrua. Zapaltzaileak batzuk, hanka-puntetan besteok, eta hala ere, behatz potoloak min ematen diela esan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.