maialen akizu 34 172x172

Begiratu eta kontatu

2025eko otsailaren 28a
05:00
Entzun

Aurten Bilboko Gutun Zurian nire jirabira kide Itxaro Borda eta Leila Guerriero saritu dituzte. Asko poztu nau bien ala bien aitortzak. Itxaro egunero irakurtzen dut, eta elkarrizketa batean entzun diot kaskezurrean izan duela «besteek merezi dute eta guk ez» leloa, eta orain hori gainditzen saiatzen dela. Biba zu. Leilaren lana, aldiz, eguneroko zutabeekin hastear nintzela ezagutu nuen. Uau, zer da hau. Bilbon ikastaro bat ematekoa zela-eta gu apuntatu. Kazetaria da, eta kazetariak, beretzat, «memoriaren banpiroak» dira. Kazetaritza narratiboa da berea, eta dio kazetaritza narratiboa, batez ere, begirada bat dela, «ikustea, denek begiratzen dioten horretan, denek ikusten ez duten zerbait». Berak esana da «begirada entrenatu» egiten dela, eta atzoko ikastaroak izenburu hori zuen: Begiratu eta kontatu: hurbilketa bat kazetaritza narratibora. Orain bi aste korreo bat iritsi zitzaigun Leilari ikastarorako ezinbestekoak iruditzen zaizkion testuekin. Hamabost testu. 15, 20, 40 orrikoak. Hiruzpalau irakurrita bakarrik joan nintzen. Zer den mira sortzen zizun pertsonak beldurra eragitea. Oraindik begirada han daukat. Bihar kontatuko dizuet.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.