maialen akizu 34 172x172

Beef D'Alda

2025eko otsailaren 20a
05:00
Entzun

Pentsatzen duzu lorpen batzuk betikotuta daudela, egongo direla indartsuago edo ahulago garaiaren, lanaren eta beste mila faktoreren arabera, baina ez daudela jada boterearen disputan. UPNk eten egin du Lizarrako bertsolari programaren finantzaketa. Alderdi berak abuztuan txosnak ohiko lekuan jartzea debekatu zuen. Gertakari horren kari Raimundo el Canastero taldeak egindako Beef D’Alda kantagatik UPNk taldeko bost kideren aurkako salaketa jarri du; ebaztear dago auzia. Egun aproposa iruditu zait kanta horren euskarazko bertsio laburtua egiteko: Udaletxea, udaletxea, gure herrian bada udaletxea, usain txarra duena, usain txarra duena. Gure herriko pibe guztiek txosnak zabalik ikusi nahi dituzte, autoritateaz, autoritateaz. Serio dago, txakur errea, bere aulkian itsatsita bezala. La Bota eskatu, hura ukatu, txosnak eskatu, ta etsita bukatu. Eta nola ulertu, hau desagertu, nahi gaituzte mutu, borreroak bihurtu. Baina parean hemen gaituzu, segiz gero hola denak hartuko du su, denak hartuko du su. Udaletxea, udaletxea, gure herrian bada udaletxea, erre egingo dena, erre egingo dena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.