Maialen Akizu.

Baxoa

2024ko ekainaren 18a
05:00
Entzun

Eneko Bidegaini irakurria da Hegoaldetik Iparralderako muga pasatzea ohikoagoa zela orain ez hainbeste; egun, frankismoan baino beldur gehiago dagoela horretarako. Europako bozek Ipar Euskal Herrian izandako emaitzen kariaz, Iparralde ez dela Murtzia idatzi zuen joan den astean Maider Galardik, bazirudielako eskuin muturrak ez duela lekurik izan Euskal Herrian.

Bazkaltzen ari ginen, eta unibertsitatera sartzeko hautaproba atera zen hizpidera. Hegoaldekoa bukatu berri, bi aste barru eurena. Brebeta eta baxoa izendatzen asmatu genuen; lehena euskaraz egitea nolako lorpena izan zen aipatu zuen batek, baxoarena injustizia bat dela besteak, ez dagoela eskubiderik, meritu izigarria dutela —bai, izigarria esan zuen—. Nolako azterketak ziren galdetu zion ogiarekin platera bustitzen ari zenak, eta kontatu zigun lau ordukoak izaten zirela, ahozko proba ere bazela, espezialitateari loturiko gai baten ingurukoa. Berak bat-bateko maiteminaren azalpen biologikoa filosofiaren korronteekin uztartuko zuela, batez ere, Pascalen pentsamenduarekin, eta egungo medikuntzari kritika egingo ziola hortik. Gehitu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean nekez sartuko dela, horretarako ere baldintzak aldatu direla. Ez dakit nola jarraitu genuen elkarrizketa. Ni zuri nago oraindik. Zuri, Euskal Herriko maparen zati bat marrazten ari garen gisan. Gaur hasiko da baxoa. Zorterik onena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.