Jira

Barrutik

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Non sartuko dira euria egiten duenean, pentsatzen dut, nola egiten dute kartoiak lehor mantentzeko, zertan emango dute eguna, zertan erreko dute denbora, ba ote da maitasunik Segurtasun Sozialetik kanpora, nola ikusiko ote dute kanpoa barrutik.

Andoni Egaña beti iruditu zait azkarra, oso azkarra; pobreari diogun izua azaltzen zuen, bertso udaleku batean haurrei egindako txantxa bat hartuta abiapuntu; baina bere testua irakurrita, beti iruditu baitzait oso azkarra, arreta deitu zidan zenbat bider eta non agertzen zen kanpo hitza. «Begiraleek tentuz prestatu zuten haurrak ikaratzeko modua. Inongo abisurik gabe, baserri batean afaltzen ari zirela, leihoko kristala kolpatu zuen norbaitek kanpokaldetik.» Hor azaltzen da lehen aldiz, izua kanpotik dator. «Niri harrigarri gertatu zitzaidana da, haurrek dardarka, ze hitz erabili zuten kanpoko pertsona hura izendatzeko.» Pobre bat, esan zuten, leihoan pobre bat dago, kanpoan alegia, eta pobrearekin ikaratu egin ziren. «Udalekuko umeei ere esango nieke adi ibiltzeko. Gauez, barruan argia eta kanpoaldean iluntasuna nagusi direnean, leihoko kristalak ispilu bihurtzen direla.»

Arriskua beti dator kanpotik, eta izua barrutik. Eta viceversa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.