Mexikoko presidenteak barkamena eskatzeko eskatu die, konkistan indigenen kontra egindakoengatik, Espainiako Erregeari eta Aita Santuari. Ematen du zertaz pentsatu. Hasteko, Frantziskok dagoeneko eskatu omen du barkamena orduko kriminengatik. Galdera da (gurean ere aplikagarria) zenbat aldiz eskatu behar du barkamena barkamena eskatu duenak? Biktima batek edo norbaitek eskatzen duen aldiro? Eguneratu behar genuke barkamena, unean uneko sentikortasun ñabardurei begira?
Gaztelako erreinuaren jarraipena den Espainiakoari dagokionez, Aitor Merinok ederki laburtu du egoera: Nola eskatuko du Espainiak barkamena, «eskerrak noiz emanen zain baldin badago»? Espainiako telebista publikoaren aurreko zuzendari orokorrak, PPren konfiantzazko gizonak, ez zuen alferrik esan: «Amerikako aurkikuntza Kristoren jaiotzaren atzetik gizadiaren historiako gertaera garrantzitsuena izan da; (...) Espainia ez zen kolonizatzailea izan, ebanjelizatzaile eta zibilizatzailea baizik».
Nire harridurarako interesa piztu dit Perez Reverte idazlearen ekarpenak. Mexikoko oraingo biztanle asko (ere), konkistatzaileen ondorengoak, klase agintaria gehienetan, barkamen eske horretatik salbuetsita daude? Biktimen izenean hitz egin dezakete?
JIRA
Barkamen eskeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu