Angel Erro.
JIRA

Barka, Boric

2022ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Barkamena eskatu behar diot Gabriel Boric Txileko presidenteari. Ez konstituzio erreformaren alde ez bozkatzeagatik, edo erreferendumean jaso duen porrotari buruzko zutabea ez idazteagatik. Doktoreak dauzka Elizak. Barkatzeko eskatu beharko diot plebiszituaren emaitzen inguruaz jarduteko agerpenaren erdian, bera atrilean hizketan ari zen bitartean, supermanez mozorrotutako umea, bizikleta txiki baten erdian zebilena, bere semea zela pentsatzeagatik.

Susmo horren pean auzo lotsak ez zizkidan irudi osoak ikusten permititu. Ez nuen arreta desbideratzeko estrategia batean pentsatu, ezkerrekoa eta diziplina kontraesankortzat dauzkaten gurasoengan baizik, edo politikariek eman beharreko familia idilikoaren eredua bortxatzea izan litekeela.

Behin lagun batek esan zidan: dantzan dagizun bezala egiten duzu txortan. Orduz geroztik arreta handia jartzen diot dantzan nola egiten dudan. Modu berean, irudipena dago politikari batek familia nolakoa duen, nola gobernatzen duen, herrialdearekin ere jokatuko duela. Sanna Marin Finlandiako lehen ministroaren festaren bideoek eragin dituen komentario askotan ikusi dugu.

Zorionez, Boric ez da bere seme-alaben graziek irri eginarazi behar digutela uste duen aita horietakoa.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.