Danele Sarriugarte

Barbarizazioa

2024ko azaroaren 27a
05:00
Entzun

Opari aparta egin digu Ibai Atutxak Barbaroak eta zibilizatuak liburuan. Kontzeptu bat eman digu, geure burua pentsatzeko tresna bat: barbarizazioa. Kezkatu egiten nau Euskal Herriaz aritzeko beste bortxa-prozesu historiko batzuen izena oker eta beharrik gabe erabiltzeak —adibide nabarmena: kolonizazioa—. Ulertzen dut nondik datorren joera, baina hizkuntza ez da ondasun finitua: gauza bakoitzari bere izenez deitzeko baliabideak ematen dizkigu. Balia ditzagun. 

Barbaroarena, berez, ez du Atutxak sortu, artxiboetan topatu du, eta mekanismo gisa interpretatu: barbarizazioak hezurmamitu ditu euskaldun basa vs euskaldun zibilizatua. Labur: «Euskal sorgin zein langile zein terrorista basati gisa izendatutako edonoren torturagarritasunari esker eraiki da euskal nazio zibilizatua, eta euskal nazio zibilizatua da esklabozalea, jardun estraktibo, deslokalizatzaile eta kanporatzaile arrazisten sustatzailea, langileen desjabetzetik bizi dena, emakumeen etxekoandretzea eta prekarizazioa ezinbesteko duena; den-dena desira heteroerreproduktiboaren eta homonazionalismo kapitalistaren baldintzapean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.