maialen akizu 34 172x172

Balitz

2024ko urriaren 1a
05:00
Entzun

Institutu garaian, euskarako irakasle Jexuxek tarteka aipu bat kontatzen zigun koadernoko azken orrian apunta genezan. Jexuxekin zor handiagoak ere baditut, baina aipuekiko zaletasunaren parte bat ordutik datorkidala esango nuke. Jexuxen aipuetako bat lagun artean sarritan gogoratu dugu, eta preseski da, ez idazteko esan zigun esaldi bakarrenetakoa. Gerta zitekeenarekin bueltaka gabiltzanetarako esaldi polit bat bazuela esan zigun Jexuxek: «Balizko errotan irinik ez». Aipuek bide ematen ziguten ulermena lantzeko, irina ehotu egiten zela kontatzeko, errotaren eta irinaren ordez beste metafora batzuk sortzeko: «Balizko maitalearekin ezin musukatu»; «balizko eguzkitan berorik ez»; «balizko etxeko-lanei, zero». Jexuxi beste adiera bat etorri zitzaion akordura, bere herriko bati entzuna omen, baina hura ez apuntatzeko agindu zigun: «Balitz eta baleo, menudo jaleo». Errima estuak izango du zerikusirik, gure espainoltasunak, edo esaldiaren graziak, baina geroztik askotan erabili dugu esaldia; gaur, urriaren 1a, berriz ere iruditu zait baliagarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.