maialen akizu 34 172x172

Bahituak

2025eko urtarrilaren 21a
05:00
Entzun

Rawda Abu, Haneen Al-Masaeed, Walaa Tanaja. Bahituen artean atxilo denbora gehien Nawal Fatihak zeraman. Aseel Osama, Bushra al-Tawil, Yasmin Abdel-Rahman. Herritarren aupada artean askatu dute Khalida Jarrar. Palestinako Fronte Popularreko kidea da Jarrar, feminista, ezkertiarra, unibertsitateko ikerlaria, Europako Kontseiluko ordezkaria. Hamalau aldiz atxilotu dute, eta bere alaba Suharen hiletara joaten ez diote utzi. Halaxe idatzi zion kartzelatik: «Suha, eder hori. Agur esateko azken musua kendu didate. Lore batekin agurtzen zaitut. Zure ausentzia oso mingarria da, jasangaitza. Baina sendo eta indartsu nago, Palestina maiteko mendiak bezala». Rula Hassanein, Tamara Abu Laban, Murjana Hreax. Unibertsitateko ikasle militanteak: Xaimaa Rawajbeh, Zeina Majd, Amal Xujaiya, Lana Fawalha, Jenin Amr. Azken honek hala esan du askatu dutenean: «Gure poza osatugabea da kartzelan presoak dauden bitartean». Urtarrilean erail zuten Saleh Al-Aruri Hamaseko liderraren arrebak: Dalal Al-Aruri eta Fatima Al-Aruri. Eta iloba: Alaa Al-Aruri. Gerrak ez du emakume aurpegirik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.