Angel Erro.
JIRA

Azken hitzak

2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Seguruenik ez du munta handiegirik. Seguruenik asmakizun hutsa da, pontifize baten etorkizuneko hagiografietarako prestatutako elezahar berri-berria, oraindik finkatu gabea. Benedikto XVI.aren azken hitzak zeintzuk izan ziren berehala zabaldu zuten. «Jesus, maite zaitut». Euskaraz ematen dut nik gaztelaniaz irakurritakoa. Barnean dudan hizkuntzazaleak zer erdaratan esan zituen bilatu, eta zera aurkitu dut: hitzok jatorriz alemanieraz esan zituela dioten baieztapenak eta beste baieztapen batzuk, hitzok jatorriz italieraz esan zituela esanez.

Alemaniako hedabide askotan Bergoglioren gertukoa omen den kazetari argentinar batek esandakoa zabaldu dute, «Jesus, ich liebe dich» esan zuela. Beste batzuek hori gezurtatu dute, ordu hartan berarekin zegoen erizainak ez baitzekien alemanieraz, eta «Signore, ti amo» argi edo ez hain garbi bat ulertu omen zion.

Axola du? Esan bezala, seguruenik ez. Baina heriotzak, baita fededunei ere, ematen duen bertigoaren aurrean hitzak, azken hitz batzuk (hitz guztiak direlako potentzialki azkenak), beste heldulekurik ez daukagu. Eta axola du nor bere ama hizkuntzan hiltzen delako mitoa ere (kristaueraz esanda, alfa eta omega berdintzea) suspergarri suertatzen delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.