maialen akizu 34 172x172

Azalekoa

2024ko irailaren 29a
05:00
Entzun

Orain gutxi jakin dut hogeita zortzi egunean behin berritzen dela azala. Iruditu zitzaidan gorputzaren denboretan dezentetan ateratzen dela hogeita zortzia: hilekoak neurri hori du paperean, eta nik urte horiek karnetean. Nahikoa dezentetan esateko. Baina gatozen azalera. Demagun azalaren berritzea ere hezkuntza egutegiarekin koordinatua dagoela; bada, irailaren 1ean nuen azala, justu, atzo aldatu zitzaidan. Gaur, irailaren 29an beste azal bat dut. Beste bat naiz. Azkura sentitu dut besoetan, izter atzean, orpoaren eta txorkatilaren arteko puntu itsu batean. Zergatik hor, zergatik orain, zer da azkura. Kokotsa ukitzera eraman nau nik ez dakit zerk, sudur-zuloak itxi ditut atzamarrez ondoren, eta kokotsekoa, sudurrekoa, orpoaren eta txorkatilaren artekoa, azal bera direla konturatzeak lurreko orban izatetik munstro izatera pasatzen diren izaki likatsu berde batekin berdindu nau. Gorputzeko azalak bi metro karratu omen ditu, 4-5 kilo inguru pisatzen, azal lodia dutenek 5-6. Sei litro esneko kaxa bat hartzeko beste indar egin beharko zenuke zure azalari eusteko. Azalekoa izatea ez da kontu arina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.