maialen akizu 34 172x172

Aurre

2024ko urriaren 20a
05:00
Entzun

Urrian minbizia kanpaina bihurtzen da. Xingolak, globo arrosak, borondatea, testigantzak. Susan Sontag pentsalari estatubatuarrari 1974an diagnostikatu zioten minbizia. Berrogeita lau urte zituen eta bizipen haietatik abiatuta idatzi zuen ondoren Gaixotasuna eta bere metaforak liburua. Sontagek gaixotasuna apaingarririk gabe begiratzera gonbidatzen du irakurlea: minbizia ez da metafora bat, minbizia ez du zure trauma erreprimitu batek sortu, minbizia ez da bakardadea, minbizia duena bizirik dago. Hala dio pasarte batek: «Nire heriotzatik aurrera joaten saiatzen ari naiz, bere parera iristen, gero buelta erdi eman eta aurre egiteko. Vietnamgo gerran bezala sentitzen naiz, nire barruan gerra kimiko bat dago. Nire gaixotasuna inbaditzailea da, kolonizatzen ari naiz. Isildu egin nahi dut. Baina gorputzak sekula baino altuago hitz egiten du». Gorputzak esan egiten du esan, baina kontsultako eserlekutik pantailan ikusten dugun itzal horrek bezainbeste menosten gaitu osasun sistema publiko indartsu eta baliabidedun bat ez izateak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.