Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aukeran

2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Etorkizunaz kezkatzerik ez duela merezi esaten diogu elkarri, hobe dugula etorkizuna eraikitzen saiatu, ondo prestatu, aurrea hartu, baina dena da, eta badakigu, nola esan, ilusio bat: gerta daiteke ez etortzea etortzekoa dena. Eta orduan edozer da etorkizuna, eta bai, zure aukerak bai, baina ezin esan duzu horrek bakarrik ekarri zaituenik hona, nola ba, kasualitate gurutzatuen emaitza zara, zure bizitzari jatorri bat, segida logiko bat, narrazio kronologiko bat ematen saiatuagatik; eta orain arterako balio duenak balio du gerorako ere. Hartuko dituzun erabakietan ez du agintzen arrazoiak, ez du agintzen bihotzak, ez du agintzen ezerk, ez du agintzen inork, ezta zeuk ere.

Halabeharrak garamatza.

Harrigarria egiten zaigu Espainian pozak zoratzen ibiltzea futbol selekzioaren garaipenarekin, kaleak hartzea jendeak, eta ez ikustea atzetik gobernua ze neurri ari den hartzen, nola ari den eraisten ongizate estatua, nola ari den jendeari eskubideak kentzen, baina ez da hala. Jendea ez da ergela, jendeak badaki hainbeste. Gauzak aldatzeko aukeran ez du batere federik ordea. Badakite futbolean galduta ere berdin-berdin izorratuko dituztela, eta zerbaitetan irabazita poztea aukeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.