Danele Sarriugarte

Aszendentea: marika

2024ko azaroaren 12a
05:00
Entzun

Aurrekoan errata bat harrapatu nuen itzulpen bat orrazten ari nintzela: emozioanalak markatu zidan gorriz autozuzentzaileak. Akatsarekin batera ez ote zitzaidan, ordea, egia bat irristatu. Biluzik, maiz aipatzen diot zein emozionala den uzkitik hartzea. 

Bestalde, McKenzie Warkek badu Kathy Ackerren obrari buruzko liburu aparta bat. Dio: «Larru-jotzailearen eta larru-joaren arteko asimetriak gorputz-espektroen behe-teoria bat osatzen du: gizonetik emakumera, aktibotik pasibora, zisetik transera. Penetrazioaren teoria, hein batean, bat dator genero-teoria batekin, baina ez da hori zehazki». Ackerren aipuak tartekatuz eraikitzen du Warkek diskurtsoa. Adibidez: «’Gizon batek feminista dela esaten didan aldiro, marika naizela erantzuten diot’ [1988]. Norbera ez litzateke fidatu behar feminista dela uste duen gizon batekin, baldin eta hark ez badio ongietorririk egin inoiz zakilari [dildoari] ahoan edo ipurdian edo belarrian, eta gogoko izan. Penetratutako emakumea eta penetratutako marika kategoria trukagarriak bilaka daitezke penetrazioaren asimetriaren bigarren filosofia honetan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.