Maialen Akizu.

Aspergarri

2024ko maiatzaren 12a
05:00
Entzun

Oraingoan sekula baino jaramon gutxiago egin diet Kataluniako hauteskundeei. Hauxe da orain arte nekiena: inkestek PSCren garaipen agerikoa ematen dute; alderdi independentisten arteko trifulkak berean datza eta bigarren postuak baldintza dezake bai Kataluniako bai Espainiako Gobernua; alderdi eskuindarren artean zein gailendu ere zalantzak daude eta Aliança Catalana izeneko alderdi berri independentista eta eskuin muturrekoak ordezkaritza izan dezake; Ciutadans oraindik existitzen da; CUPen liderrak Katixa Agirreren antza du, PPkoak Unai Pascualena eta Salvador Illak, pixka bat, pixka-pixka bat, Txabi Etxabarrietarena; emakumezko hautagaiak askoz ederragoak dira gizonezkoak baino; Puigdemont ez da ari ondo zahartzen, eta ni nagitu egiten nau denak. Izango da nire egoera, izango da hauteskundez enpo gaudela, Kataluniako independisten gorabeherak, itxi gabeko proces-a, baina, bada espainiar gobernuaren meritua ere: ditxosozko elkarrizketa mahaia, indultuak, amnistiaren trataera… Aspertu egin gaituzte. Eta Katalunia aspergarri bihurtzea estatuaren estrategia bat ere bada.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.