Angel Erro.
JIRA

Argudioen zilegia

2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Ustezko aktore eta benazko celebrity batek eztabaida piztu du Espainian, orain urte gutxi batzuk amazurtz gelditu ondoren, alokairuzko sabel batez baliatu baita bigarrenez izateko ama, adin batean non ume jaioberria adin-nagusitasunera heltzerako ama 86 urteko andrea izanen den. Kasuaren muturrekoak lehen planora ekarri du auzi etikoa. Irakurleak pentsatuko du abagunea baliatuko dudala (berriz) jarduera horren kontra zergatik nagoen azaltzeko. Ez da behar. Ilegala da, nik dakidala, Europako Batasun osoan. Ez dago zer gehitu askorik. Kontrako argudioak ere ezagunak eta argiak dira. Halere, nire inguruan inor ados ez badago ere, uste dut halako onargarritasun bat badagoela; hemen ez baina kanpoan zilegia delako ustekizuna, horretarako aski diru dutenek zigor handirik gabe (zera itsustuko dietenen hitz gutxi batzuk akaso) egin ahal duten zerbait delakoa.

Susmoa du subrogaziozko amatasunak neoliberalismoaren hatsarre guztiak betetzen dituelako, eskaintza-eskariaren legearen baitan subsumitu daitekeelako. Horregatik babesten dute babesten dutenek. Horregatik ez dituzte, Trans Legearekin bezala, kontrako argudio xelebreak erabilita gaitzesten (pedofiloek harrapakinak eskuratzeko bidea izan daitekeela-edo).
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.