maialen akizu 34 172x172

Argazkia

2024ko irailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIAren udako argazkien lehiaketan lehen bi sarituak Luis Lizarralde eta Asier Oiarbide Zabala izan dira, hurrenez hurren. Bigarren saria Belaguan (Nafarroa) aurora borealek euren egindako zeru batena da eta lekua munduaren parte bihurtu zen unearen isla da erretratua. Argazki irabazleak, berriz, Ekaitzaren zaindari izenburua du. Bi sorosle ageri dira Orioko hondartzan (Gipuzkoa), euren traje gorri, aulki zuri, eta SOS ikur, zeruak lurra hartu aurretiko istantean. «Itsaso zein mendi, naturak eskainitako bi irudi» direla esan du epaimahaiak. Nik, ordea, natura bainoago zerua ikusten dut, eta ez dakit zerua natura ote den. Zeruaren hedadura, hodeien arkitektura higigarria, kolore aldakor hori, urruntzeko eta gerturatzeko duen gaitasuna, ekaitz zein aurora boreal bihurtzekoa. Batzuetan, zeruari begiratzean, lurrun arin bat dela iruditzen zait; besteetan, derrigor likidoa izan behar dela uste, dena ur, dena euri, baina gehienetan, zerbait solidoa dela pentsatzen dut, mantu bat bezain sendoa, bezain hauskorra, besterik gabe, hor goian jarria, gure begiak distraitzeko, sekula nekatu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.