Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Arazoak

2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Aberatsegiak gara, dio Martin Parr argazkilariak, horixe da arazoa. Bere argazkiak ikusi behar dira, horretarako: Ingalaterrako klase ertaina erretratatu zuen 80ko hamarkadan, boterean Thatcher zela; harrezkero beti izan du zehazten hain zaila den klase ertain hori begi-puntuan. Turismoa eta globalizazioa ganoraz landu ditu. Bera ageri da Autopotretak seriean, munduan zehar hartutako argazkietan.

Jakina, hipokrita bat naiz, ni ere aberatsa naiz. Kritikatzen dudan horren parte naiz. Kontsumitzen dudanari tokatzen zaion karbono dioxido kopurua izugarria da, baina ezin dut horregatik arazoa kritikatu gabe utzi. Argazkietan ateratzen eta kritikatzen dudan guztia nik neuk egiten dudana da: turista naiz, hegazkina hartzen dut bidaiatzeko. Arazoaren parte naiz. Kazetaritza grafiko humanistarekin gertatzen dena hauxe da: argazkietan ikusten dituen arazoak besteri dagozkiola uste izaten du jendeak. Munduaren beste aldean bizi direnen arazoak ikusten ditu. Baina arazoa geu gara, Mendebalde aberatsa. Zu eta ni gara arazoa, eta beraz, nire lana ispilua gure gizarte mendebaldar aberatsaren aurrean jartzea da.

Kolore bizikoak dira argazkiak, distirantak, irria eragiten dute. Parregarriak gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.