Beti aurkituko dugu zirrikituren bat, baina ez digute erraza jarriko. Ikuskizunak dena hartu du. Mezua argia da: askoz hobeto biziko zarete kontzientzia barik. Balizko edozein hausnarketa kritikori zainak mozteko aukera paregabea ekarri du krisiak, lehenaz gain. Merkatuen errua da, ez orain arteko esklaboen kontura aberastu diren erkideena, ez udaletxeetako bulegoetatik herriko bizitza bideratzen dutenena. Ederra kontua. Gauzak asko erraztu dira gainera, ez dago inor kalera bota beharrik, kontratua bukatu zaio, ez diogu berrituko, ez dago dirurik.
Publiko ororentzat izan behar du zentroak, esan zuten Gasteizko Montehermosori buruz. Ez dago joko zikinagorik.
Argia astekariak 2009ko maiatzean argitaratu zuen elkarrizketan, Xabier Arakistain zuzendariak gauzak garbi azaldu zituen: «Guk publikoari zuzendutako kultura egin nahi dugu; ildo herrikoia duena eta era kritikoan kontsumitzen dena. Hain ohituta gauden aisialdi populista sortzearen kontrakoa da. Tamalez, herrialde honetan oso gogoeta gutxi dago eta esfortzurik eskatzen ez duen aisiak inguratzen gaitu. Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera.»
Abuztuan ekarri zuen eskela BERRIAk: «Arakisen aroaren amaiera».
Jira
Arakisen aroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu