maialen akizu 34 172x172

Araba

2024ko martxoaren 16a
05:00
Entzun

Gaur-gaurkoz, bizi dudan eta bizi nauen egunerokotasuna dela medio, galdetuko balidate Gipuzkoa utzi eta Euskal Herriko zein beste lurraldetara joango nintzatekeen, zalantza handirik gabe erantzungo nuke: Araba.

Ez nuen Gasteizen ikasi. Karrera hautatzerakoan ikasle giroko ostegunek, hirian bizikletan ibiltzeko aukerak, jardin eta berdeek ez ninduten hainbeste tentatu. Azken hamar urteetan probatu dut Bilbon bizitzea zer den, askotan irudikatu dut neure burua Iruñean, eta Baionan ere aritu naiz pisu bila, baina, oraintxe, tarteka egiten dudan nire AMIA analisi propioan Arabak ditu ahultasun eta mehatxu erakargarrienak, indargune eta aukera emankorrenak.

Gaur jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Gasteizko Principal antzokian. «Sei faborito, txapel bakarra». Hala zekarren asteazkenean berripapereko tituluak. Finalistek ospatzeko motiboak azpimarratzen zituzten, taldea, bidean geratuak, saio on baten ardura, poza. Eta sinetsi egiten nien. Egun gailurrak baino inbidiagarriago zaizkit lautadak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.