Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Apopilo

2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Nola egin politika, marra ikusezinen batura da plaza hau, mila modutako gizon-emakumeen mundua metroko zulo hau, espirala marrazten hasteko zentroa leku hau, bakarra da egun hau, halabeharrak hementxe bildu gaitu, eta ez bakarrik gaur, atzo, herenegun, lehengo astean, iaz, seguru asko bihar ere bai, hemen bizi gara: talde bat gara, komunitate bat gara?

Komunitatea izan behar dugu politika egiteko? Non ekin, zer egin, nola eragin, nola egin politika? Izan bai, izaki politikoak gara, politikoak dira gure ekintzak oro, politikoak gure erabakiak, herritarrak gara, ardurak ditugu, jendartea osatzen dugu, munduan bizi gara eta mundua egiten dugu, pertsonala politikoa da, baina egin, nola egiten da politika?

Harritu egin nintzen La Vanguardia irakurrita: «politikaren ikusle hutsa dela dio Erri de Luca idazle italiarrak, iruzkingile bat». Ezin zuen egia izan, hori ezin zuen Erri de Lucak esan. Hitzak aukeratu eta paperean jartzea politika dela jakingo ez balu bezala. Nola ez da egiten politika?

Besteetan begiratu nuen, antzekoa zetorren guztietan, ezker muturrekoa izandako langile izandako idazlea, erauzi eta neuretzako hartu nuen esaldia.

Ezagutzen ez dudan gizarte batek nauka apopilo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.