maialen akizu 34 172x172

Antzokia

2024ko ekainaren 12a
05:00
Entzun

Gasteizko Udalak eta Lazarraga kultur elkarteak akordioa erdietsi dute Gasteiz antzokia zabaltzeko. Kultur elkarteak bost urteko epea izango du udalak egotzitako zorra ordaintzeko. Gasteizko Udalean egindako argazkia dakar albisteak: pasilloaren elkarzutean, elkarri eskua ematen ageri dira, irribarretsu eta begirada irmoz, Maider Etxebarria alkatea eta Lukas Etxeberria Lazarraga elkarteko kidea. Etxebarria eta Etxeberria. Pausoak, euskarazko kultura defendatzea aipatzen ditu lehenak; korapiloa, euskal kultura, elkarlana bigarrenak. Izter-lehengusuak dira Etxebarria eta Etxeberria, eta abizenaren erroak nondik datozen jakiteko ez da azterka luze aritu beharrik. Lazarragaren eskuizkribua da eusquel erria izena dakarren lehen testua, eta gurean garrantzi handia izan du etxeak. Bizitokia izateaz gain, udalaren, osasunaren, puten, bankuen, kulturaren lekua ere etxea izan da. Etxebarriak, ordea, etxe berriaren aldaeran harria darama bere baitan; Etxeberriak, aldiz, herria. Eta halako aldea izaten da pasilloaren elkarzutean elkartzen diren birena. Baina gaur, harriak, herriak eta elkarzutak utzi eta azpimarra dezagun etxea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.