Danele Sarriugarte

Antropozentrikoa ber hiru

2024ko azaroaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Instagrameko reel bat. Lehen irudia: etxe baten barnealdea, hegazti txiki bat itxura pattalarekin euskarri bertikal luze batean tente eta bere aurrean gizaki heldu zuri bat bisera beixa buruan besoak gora dantzan. Play. Off ahots fazati batek egoera azaltzen du ingelesez: «Bere loroaren depresioa osatze aldera, mutila dantzan hasi zitzaion egunero. Laster asko, miraria gertatu zen: loroari luma berriak hazi zitzaizkion; galduak zituen depresioaren eraginez». Off ahotsaren faza-mota zehatza —edo red flag-ak—: animalia basatiei buruzko dokumentaletako ahots grabea + autosuperazio diskurtsoen doinua + pertsona heldu bati mutil eta gertatu denari mirari deitzea. Minus naiz aditua baina bilatuta jakin dut hegaztia kakatua zuri bat dela, Cacatua alba. «Mutilaren ahaleginari esker, loroa dantzarekin maitemindu zen: mokoaz objektuei eutsi eta dantza egiten ikasi zuen. Espero dezagun depresioak berriro ez oinazetzea». 

Bideoaren amaieran eder ageri da kakatua, lumajea harro, distirant. Itxura horixe izango zuen, diot nik, berezko dituen Indonesiako behe-oihan tropikaletatik atera zutenean.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.