Eta ez dago gehiago espazio publikorik. Ez da oraingotxea era guztietako eraikin, areto, antzoki edo estadioei dirua jarri duten enpresen izenak ipintzea, ez du merezi zerrenda egiten hasterik, asko dira, gehiegi ere bai, baina orain hilabete batzuk Madrileko metroan gertatua gauza berria zen niretzat.
Geltoki baten izena alokatu zuen Samsung etxeak denbora baterako; ez edozein geltokirena gainera: Sol geltokia Sol Galaxy Note geltokia bihurtu zen. Hizkiak ezarri zizkioten betiko seinaleei, baita seinaleak aldatu eta ordura artekoei telefonoen itxura eman ere. Hiri baten ezaugarri eta ondare zena propagandarako eremu bilakatu zen.
Baina plazan kanpatzea espazio publikoa pribatizatzea da.
Eta gero argumentuak datoz: antiestetikoa da.
Ez dago gauza amorragarriagorik. Argumentu horixe ardatz hartuta debekatu zuen EAJk afixak jartzea gure herrian: antiestetikoa da, gaizki ematen du. Eta zeinek erabakitzen du zer den antiestetikoa, zeren arabera, zein dira irizpideak? Ez EAJk bakarrik, bestelako gune aske ustekoetan ere entzuna naiz argumentu bera: kartel hori kendu egin beharko genuke, antiestetikoa da.
Atez ateko zabor bilketaren kontrakoek ere horixe esan dute: antiestetikoa da.
Jira
Antiestetikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu