Idurre Eskisabelek atzoko bere zutabean idatzi du nahi baino gehiagotan desiratu duela Fontana di Treviko Anita Ekberg izatea. Nik (pentsatzen hasita) ez Anita, eta ez Marcello. Rembrandten eszena batek eragiten didan lilura ikonografiko bera sentitzen dut La Dolce Vita-koaren aurrean.
Horrek ez du esan nahi ezin naizenik Anita Ekberg edo Marcello Mastroiannirekin hunkitzen ahal. La Intervista Felliniren azken-aurreko filmean, Marcello eta Anita, magiaren bitartez, berriro elkartzen dira, elkarrekin dantzatzen dira eta Treviko Iturriko antzinako eszena elkarrekin ikusten dute. Mastroiannik edertasuna laudatzen dio («Ma chi sei tu? Sei una dea?»), ez dakigula ordukoari edo ia 30 urte iragan ondorengo Anita zahartuari zuzentzen zaion. Melankolia handiko eszena da.
Youtuben bada BBCko dokumental bat non Anita Ekbergi galdetzen dioten Playboy-kXX. mendeko 100 izar sexyentzat hautatuei buruzko iritzia, ia banan-banan. 14.era iritsita, ia ez zaio erantzuna ulertzen, aho beteka ari baita mintzo bitartean jaten: «Anita Ekberg? Ez dut ezagutzen».
Ni, inoiz ez naizena ez Anita ez Marcello bat izan, egunen batean hunkituko naiz jainko izan nintzeneko garai joanak, gaurkoak, gogoan. Nahi baino gehiagotan.

JIRA
Anita Ekberg
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu