Danele Sarriugarte

Anaidiera

2024ko azaroaren 28a
05:00
Entzun

Gizon batzuek, hika egiten dutelakoan, selektiboan egiten dute berez: gizon irakurtzen dituztenei toka eta besteoi zuka. Ez nuen zutabe hau idatzi nahi, benetan: ebidenteegia iruditzen zitzaidan, regetoiaren eztabaida bezala. Baina hara non berriro egokitu naizen kultur zera batean nire gradu bereko pertsona baten ondoan —gradu berekoak denean salbu eta generoan: biok hogeita hamaluze, biok gipuzkoar urbanoak, biok rol berean kultur zeran— eta hara non osteko tragoa eskatzeko garaian antolatzaileak hari toka zuzendu zaizkion eta niri zuka. 

Hitano selektiboaren hiztun guztiak ez dakit ohartzen diren —serio diot— baina halako egoeretan anaidia indartzen dute full. Minimoa, izan ere, galdetzea litzateke, edo, bestela, denoi berdin egitea. Bitartasuna berresten duela-eta zuzenean hitanoa baztertzearen aldekorik badago, eta zilegi; hala ere, niri interesgarria iruditzen zait nokaren eta genero-disidentziaren inguruan besteak beste Gatx Agouesek eta Onintza Legorburuk egin duten lana, ahaztu gabe —eta beraiek ez dute ahazten— lekuaren arabera nahiko lan badela euskaraz egite hutsa.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.