maialen akizu 34 172x172

Almodovarren lotsa

2024ko irailaren 4a
05:00
Entzun

Pedro Almodovar zinemagile espainiarrak —ez dakit zergatik nabarmentzen den hainbeste bere mantxatar jatorria— ingelesezko bere lehen film luzea aurkeztu du, The Room Next Door. Gerrako erreportari ohi baten azken egunak kontatzen ditu eta Veneziako Urrezko Lehoia irabazteko hautagaia da. Ez nau hainbeste harritu Almodovarren hizkuntzaren hautuak harik eta bere ile-urdindu eta masail-gorri prentsarentzat egindako adierazpenak entzun arte. Ingelesez, hizkuntza erraz, moderno eta internazional horretan Almodovarrek azaltzen du «iruditzen zaiola, azkenaldian, bere pelikulak... zera, nola esaten da?». Gidoian etenpuntu disimulatuak dituzten aktore iaioenen pare, hasperen labur bat, begirada gora jaso, eta supituan pasatu da bere etxeko hizkuntzara zinemagilea: «Espainolez gorrotoaren kontrako diskurtsoak esaten da». Eta espainolez segi ditu adierazpenak. «Gorrotoaren kontrako diskurtsoak» salatu nahi zituen, ingelesez nahi bezala ezin, eta gaztelerara salto. Akabo ba. Olatz Urkia kazetariari entzuna naiz bere ibilbide profesionalean lotsarik handiena zuzeneko batean domina hitza gazteleraz nola esaten zen erabat ahaztu zitzaionean pasatu zuela. Gogoratzeak lotsagorritzen zuela oraino. Nahiago nuke asko, ilea urdindu zaien modura, gorrituko balira lotsatan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.