maialen akizu 34 172x172

Aliritzira

2024ko urtarrilaren 24a
05:00
Entzun

Barkatuko didazue baina Euskaltzaindia burutik kendu ezinda jarraitzen dut. Sarrera ukatu dieten hitzen inguruan aritu nintzen atzo, kuriosoa iruditzen zitzaidalako hitz bat errefusatzea, eta tamainako kuriositatea sortzen dit hitzei sarrera emateak ere: zergatik ez zeuden orain arte hitzok, eta zergatik onartu diren 2024an.

Urtarrilean eguneratu, zuzendu edo osatu direnen artean daude, besteak beste, asozial, adikzio eta antikomunista, euskaraz eta euskaran, asozial, adikzio eta antikomunistarik oraino egongo ez balitz bezala. Baina arreta beste hitz batek piztu dit.

Behin bertso-saio batean galdetu zidaten, eta ez nuen erantzuten jakin: zein da euskaraz zure hitz gustukoena? Ordutik eginda daukat nire podiuma, eta zalantza gutxien sortu zidan nire hitz faboritoa da aliritzira. Gure etxean alitzea esan izan da. Aliritzira bota izan diot bizkotxoari irina, Otxandiano ez dute aliritzira aukeratu, edo hondartzan bolatxoak topatzeko aliritzira ibili behar da. Xuxenek gorriz azpimarratzen du. Aliritzira erabili gabe, ordea, nola hitz egin gaur egungo munduaz?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.