Angel Erro.
JIRA

Alibi biribila

2023ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Planak ez du arrakalarik. Epaile moduan tortura kasu posibleak, batzuetan agerikoak, sangranteak erdarakada onartzen bazait, ikertzeari uko egin eta gero, behin epailea ministro izendatzen dutenean (epaile hori edo beste edozein ministro izendatzen dutenean), orduko kasu horrekin lotutako edozein tortura aipamen edo iradokizun txikiena ere arbuiatu, justiziak ez baitzuen ikusi hor tortura zantzurik. Asmakizun handia egia judizialarena. Res iudicata. Epaileek sortutako errealitatea baino ez du aintzat hartzen.

Nola egonen da baina ebazpen judizialik, nola egonen da inputaturik, ikertu ez bada? Galdera ez da nirea, Mikel Zabalzaren Lourdes arrebarena baizik. «Nola egongo dira, ahalmena dutenek ikertzen ez badute? Ministroa bera aditua da torturak ez ikertzearen afera horretan». Ez dago zentzugabekeria hobekien labur dezakeen aldarririk. Arrakalarik gabeko planaren azalpen sintetikoena ere bada. Alibi biribila, ia palindromoa den modu batean esateagatik.

«Ez ikertzean aditua» izatearen kontu horrena gelditu zait gogoan bueltaka. Zerbait egitean edo zerbait buruz jakitean maisutasunen bat duena jotzen dugu aditutzat, ezikusia eginez zerbait ez egitean (ezikusia egitean) aditu gehiagok inguratuta bagaudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.