Angel Erro.
JIRA

Aldizkako zezenzalea

2023ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Elkarrizketa egin diote Joseba Asironi Navarra Televisionen. Bertan esan dituenetatik zezenketekin zerikusia dutenak nabarmendu dituzte. Espainiako politikan Baiezkoaren legea bezain labainkorra da hemen, hauteskundeen atarian, zezenketen eztabaida zaharra (eta ez, zer dakit nik, Mañerun gertatua edo). Astunak gara gero.

Ongi erantzun du, nire ustez, Asironek, esanez ezin dela alkate bat etorri, izan bera ala izan Maia, edo beste edozein (beraz, irekita dakusa Iruñeko alkatetzarako lehia?), zezenak debekatu behar diren esatera, baina XXI. mendeko aisialdia ezin dela animalien sufrimenduan oinarritu. Ahaztu egiten zaigu, niri ere bai, mendearen lehen laurdena gainditzeko gertu gaudela, eta gauzak ez direla, espantuak gorabehera, hainbeste aldatu.

Ez da hain fin ibili jarraian oroitarazi duenean bere agintaldian ez zela «deus gertatu»; hautesle zezenzaleak lasaitu nahian eta balizko hurrengoan ere «deus» gertatuko ez dela iradokita. Horri gehitu dio bera urtean bakar-bakarrik zortzi egunez dela zezenzalea (hots, alkateek duten zezenketen buru izateko eskumenari uko eginen ez diola). Iruindar anitzen desenkusatopikoa da, nik ere garai batean baliatu nuena, argudioaren funtsgabetasunak etsiarazi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.