Esaten dizute «hori alderdiak jarri du», eta zuk zeharka begiratzen diozu alderdiak jarri duenari, distantzia batetik begiratzen, ez delako langile arrunt bat, bakQarekin mezuak jasotzen dituena; ez, alderdiak jarri duen langile bat da, alderdiko langile bat, alderdia da langile bihurtuta. Eta alderdia ez dagoenean, alderdia-den-langilea ere akabo.
ERCn gertatu da. Iragan maiatzeko Generalitateko hauteskundeak galdu ostean alderdiaren araberako 280 langile kaleratu behar izan dituzte. Junquerasek eskatu omen zion Illari mantentzeko, Rovira ez ei zen iritzi berekoa, eta, kontuak kontu, enpresa bat kontratatu dute euren militante kargugabetuei laguntzeko. Hala kontatu du egoera horretako kide batek: «hasieran coaching saioak jaso genituen. Gero gure indarguneen eta gaitasunen identifikazioa, curriculuma edo LinkedInak osatzeko laguntza zein lan elkarrizketa bat prestatzeko jarraibideak eman dizkigute».
Igandean Junquerasek irabazi zituen alderdi barneko bozak Militància Decidim leloarekin, eta, bitartean, alderdia-zen-langilearen barneko boza lan elkarrizketarako zer jantzi erabakitzen ari da.