Angel Erro.
JIRA

Alde Zaharreko auzo elkartea

2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Alde Zaharrera aldatu nintzenetik parte hartzen dut auzo elkartean, zerbait egin beharra dagoelako auzoaren gainbehera gelditzeko, jada ez baita toki bizigarria, festatoki eta pixatoki bihurtuta baitago (dendak itxi eta tabernak baino ez). Elkarteko zaharrenek diote aspalditik datorrela hori eta kontuak okerrera baino ez duela egin. Esanen nuke batzuk etsita daudela, eta, biltzen jarraitzen badute, areago dela elkarrekin duten adiskidetasunagatik, auzoaren alde tinko lan egiteko baino. Bilera batean aurpegiratu egin diet, sotilki, inor ez mintzeko, eta erantzun ironikoren bat baino ez dut jaso. Behin batek bota zidan, edo hala ulertu nion nik, auzora etorri berriak ere arazoaren parte garela. Gentrifikazioa hitza ikasi eta edozeri aplikatzeko gogoa duen horietakoa.

Hurrengo bileran argi dut zer proposatuko dudan. Beteranoak koipetzen hasiko naiz, hiri osoko auzo dinamikoena garela, aitzinazaleena, konprometituena, giro onekoena eta abar; normala da jendea hona erakartzea. Auzoa salbatu nahi badugu, beste auzo bat modan jartzea ezinbestekoa da, eta hori guk baino ezin dugu egin, interesatuenak baikara, hara joanda parrandan, kale bizitza egitera, akaso baten bat baita bizitzera ere. Jarraituko digute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.