maialen akizu 34 172x172

Aitaren eguna

2024ko martxoaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iltzatuta daukat esan zuena, eta ez dakidan leku batetik atera zitzaidan barrea. Benetako barrea. Eta barreak ez du esan nahi ez dela mingarria, egiazkoa, ez dela labanaren formakoa. Maskulinitateen eta zaintzaren inguruko hitzaldia zen; gizonezkoen arduraz, harremanez, proposamen praktikoez ari zen, eta hizlariak zaintza esparru zehatz batera jo zuen: gurasotasunera. Harrigarria iruditzen zitzaion sozialki zer-nolako begirada aldaketa zuen aita bihurtzen zen gizonak; nolabait gizaki onbera, ez-indibidualista, jatorra, are, ia feminista bilakatuko balitz bezala. Hizlariaren ustez, ezin zion bederatzi hilabetez bestearen gorputzean hazitako izakiak halako botere eskerga eman gizonari, eta bereiztea proposatzen zuen: batetik eiakulatzaileak, eta bestetik aitak. Eiakulatzaileek haurraren sortzean euren alea jarri dute, akaso, jaio eta hor egongo dira, baina hizlariarentzat hor egote hutsa ez zen nahikoa aita bihurtzeko. Identitate batetik besterako gakoak erabakitzea ez zegokiola berari, eta horraino esan zuen. Oraindik barretxoa sortzen dit proposamenak. Gaurkoa, izatekotan, izan dadila aitaren eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.