Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aho batez

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Denok batera ari gara hizketan. Ez da haatik denok batera eta aho batez esan edo sinatuko genukeenik izango sekula gehiago; aurkituko diozu zerbait, izango da ñabarduraren baten beharra, aldaketa txiki baina zure begietara ezinbesteko batena, izango da erabat asetzen ez zaituen adjektibo bat, edo tonuaren gehiegizkoa, edo gaur ezin duzula, besterik gabe, gauzak dauzkazula egiteko, korrika egitera irteteko geldituta zaudela, edo haurrak hartzea tokatzen zaizulako, edo gurasoena bisitan joan beharra, edo erosketak, edo haginlaria. Hauteskundeetarako ere, badituzu zalantzak; ez botoa zeini eman, oraingoz behintzat, baina baduzu zerbait, izango da ez zaizulako gustatzen hautagaiaren janzkera edo ile-era, izango da fedea galtzen joan zarelako eta nor bere bizimodua egiten ikusten dituzulako denak, eta denak dira denak, edo ez zaizkizulako gustatzen zeure boto bera emango dutenetako asko, izango da bategatik edo besteagatik, baina geroz eta zailagoa zaizu denok batera eta aho batez esan edo sinatuko genukeenik aurkitzea. Eta halaxe besteak ere: denok batera eta aho batez sinatuko genukeenik aurkitu ezinda dabilen batekin zer esan behar dute ba aho batez eta denok batean?

Independentzia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.