maialen akizu 34 172x172

Ahaztua izateko eskubidea

2024ko martxoaren 22a
05:00
Entzun

Diego Yllanes 2008ko sanferminetan Nagore Laffage hil zuen gizona da. Hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten giza hilketagatik. Pasatu da denbora hori, eta irauten du ordukoak. Yllanesek eskaera egin die Googleri, Espainiako Datuen Babeserako Agentziari zein Espainiako Auzitegi Nazionalari blokea ditzatela bere izena giza hilketarekin lotzen duten albisteak, baita bere baldintzapeko askatasunari buruzkoak ere; berak ez zuela sexu deliturik egin eta zenbait komunikabidek hori ere egozten diotela; bere pribatutasun eta datuen babeserako oinarrizko eskubideak urratzea dela, eta berak ahaztua izateko eskubidea duela. Erantzun diote datu okerren kasuan albisteak zuzentzeko eska dezakeela, baina ahazteko ezetz, ahaztua izateko eskubiderik ez dagoela. 

Ahazturaren eta oroimenaren soketan erraz endreda gaitezke. Oroimena ahanzturari esker da eraginkorra, eta ahanzturak zentzua du oroimenari erreparatzen diogunean. Gure memoria disko gogorra baino konplexuagoa da oraindik, bizitza ez dira datuak bakarrik eta iragana ez da historiala. Badago gorputzaren memoria bat, saretua, Googleko bilatzailean ezer ipintzerako salto egiten duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.