Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ahaztu

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Ahaztu egiten zaigu historia, seinale ona izaten da. Lagun bat Herbehereetan egon zen ikasten denboraldi baterako. Euskalduna zela erantzuten zuen. Eta gaur, nazio-estatuen gainbehera nabarmena denean, erabakiak mundu mailakoak direnean, zertarako nahi duzue independentzia?

Hemen ere balio du seguru asko Hanlon printzipioak, eta Wert kultura ministroaren hitzak, Bredak ez du sekula eskatu Bredaren errendizioa, gehiago izango zuten ergelkeria eta ezjakintasunetik, bat-bateko ihesbide erraza topatzetik, maltzurkeria eta erabateko kontzientziatik baino; gehitxo eskatzea litzateke ministroak berak Bredaren errendizioa eta Gernikako bonbardaketa lotzea, berak erkatzea Espainiarengandiko independentzia lortzeko gerran erori Herbehereetako hiria eta Gernika.

Dena dela, zeinek daki zer eta zein azaltzen diren, zergatik pintatu zuen Velazquezek Bredaren errendizioa? Zer gertatu zen Bredan, zenbat denbora iraun zuen setioak, zeinek agindu zuen, zenbat izan ziren hildakoak, noiz lortu zuen independentzia Holandak?

Herbehereetako jendeak berak ere ez daki, ahaztu egin zaie historia. Seinale ona da. Lasai esan dezakete nazio-estatuen gainbeherarekin alferrikakoa dela independentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.