Jira. Xabier Gantzarain

Agur

2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Lehen aldiaz oroitzen naiz ondo, zenbat edukiko nituen ba, hamabost edo hamasei bat urte, ez askoz gehiago. Ordua baino lehen han geunden denok, urduri eta irrikaz; zurrumurrua zabaldu zen, kontrol ugari jarri zituztela guardia zibilek bidean. Baten batek kristala beteko ikurrina paratu zuen autobusaren atze aldean. Derrigor behar zuen aspaldi: zigarroak errez egin genuen Bilborainoko bidaia. Jendea alde batetik eta jendea bestetik, dena harrapatu nahi genuen begiekin. Zirrara berezi batekin ekin genion ibilbideari. Sekula izan gabeak ginen halako ekitaldi batean, gure lehen manifestazio nazionala zen, ondo gogoan dut leloa: Independentzia. Silabak ongi bereiziz egiten genuen oihu: in-de-pen-den-tzia. Harrezkero, zenbat oihu, zenbat urrats, zenbat aldiz zapaldu ote dugu Autonomia kalea?.

Aro berria dator, edo hobeto esanda, aspalditik dago hemen. Estatuari aurrez aurre begiratzeko modu bakarra, indarraren monopolioa haustea alegia, ez da tresna egokia, eta orain zeharka ekin behar zaio betiko ametsari. Nahiago nuke oker banengo, baina ematen du ezerez dela lehen bezain erraza izango. Demokraziaren jokoan tranpa asko dago. Baina akaso, gaur gertuago dugu independentzia atzo baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.