Alde egiteko esaten zion, egiteko lekua, kentzeko handik, nekatuta zetorrela lanetik, batzuek lan egin behar izaten dutela besteak euren kontura bizi daitezen; gizona zen oihuka ari zena, zuria, Londreseko metroan izan zen hori, orain urte asko, isil-isilik aditu, alaba aulkitik altxa eta gizonari tokia utzi ziona, emakumea zen, beltza. Orduan irakurri gabe neukan Spivak. Alabak galdetu zion: ama, zergatik altxatu gara? Isilik jarraitu zuen amak, bagoiaren beste ertzera abiatu zen alaba hartuta. Jendeak dena ikusi zuen, dena entzun, leihotik begira jarraitu zuten batzuek, liburuetako orrietan babestu ziren besteak, gehienok lotsatuta geunden hain egoera injustuarenaurrean hitzik egiten ausartu ez ginelako, eta begirada koldarren trukaketabatekin lasaitu genituen barrenak, zer egin behar genuen esanez bezala.Gure isiltasuna koldarra zen, izuak hartu gintuen, jo egingo gintuen akaso, ezgenuen arazorik nahi, ez genuen nahi istilurik, beste aldera begiratu genuen, gure isiltasuna konplizea zen.
Baina emakume beltzaren isiltasuna ez zen koldarra, haren isiltasuna iraultzailea zen, ez zion utziko gizonari izan zena baino zakarragoa izaten. Agindupekoaren isiltasuna ozena da.
Jira
Agindupekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu