Jira

Agerian

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gidabaimenik ez duen jendea miresten nuen lehen. Orain, gidabaimenik eta Facebookeko konturik ez dutenak. Bat ezagutzen dut. Ona da benetan.

Egon beharraren (eta izan beharraren) sintomarik argiena da Facebook. Hor zaude, agerian bizi zara, lagunak, ezagunak, filiak eta fobiak, argazkiak, hitzorduak, zorion emateak, hor zaude, eta ezin esan duzu hori zarenik, erakusten duzuna baino gehiago zarela sinetsi nahiko zenuke, baina nork daki, erakusten duzuna baino gutxiago ere izan zintezke, egon beharra dago, eta hor zaude, ikusgarri eta ikuskizun, eskuragarri. Eta ez zaitu inork behartu, zeuk erabaki zenuen muturra sartzea, ez daukazu ezer ezkutatzeko (hori esaten diozu zeure buruari, egunen batean konbentzituko duzulakoan).

Noski, gauza onak ere badauzka: bestela iritsiko ez zinatekeen lekuetara iritsi zara hango estekei jarraiki. Albiste iturri oparoa da, eta zu zara zure bizitzako editore onena.

Zuzeu albistarian irakurri nuen lehengoan: «Facebookek suizidioak ekiditen laguntzen du». Nola egingo ote dute? Ikusi egingo dituzte jendeen bisaia ilunak, gauaren beltzean pantailaren argi zurian? Ikusi egingo dituzte suizidak azken oharra idazten? Ala Facebooken bertan idatziko dute?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.