Afrika, Parisen

Xabier Lekuona.
2010eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Zangopean izandako Afrikako herriak gonbidatu ditu gaur Sarkozyk Parisera. Afrikako herrietako armadak.

Aurten independentzien 50. urteurrena ospatzen ari dira, eta gaur, uztailaren 14a izaki, Frantzia handiarekin, Frantzia zaintzailearekin desfilatuko dute armada horiek Garaipenaren Arkupetik. Independentzien aitzakian, Frantzia koloniala gogoan.

Azken finean, bertako herritarrak menderatzeko Frantzia handiaren beharrean baitaude oraindik koloniarekin ondoegi moldatzen diren agintari odoltsu batzuk. Frantziako armadaren filialak, Kongokoak edota Samuel Eto'oren Kamerungoak bezalakoxeak. Eta Frantzia handiak kolonia izandakoen beharra baitu, armada filialen beharra baitu oraindik bertako baliabideak xahutzen jarraitzeko, bertako herrietatik zurrupatzen jarraitzeko. Eta gauzak okertuz gero, horretarako daude estatu kolpeak, Frantzia handiaren esku luzeak Afrika aberatsean lapurtzen jarraitzeko.

Festa nazionala. Frantziarren festa nazionala, xingolak paparretik gerriraino. Frantzia, Afrika erdia gerra gune bihurtu duena. Frantzia, ihesean doazen afrikarrentzat abegitsua ez den lurraldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.