maialen akizu 34 172x172

Gaitasun handiko

2025eko martxoaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur grebarekin jarraituko dute eskola publikoetako irakasle askok. Asteon Hezkuntza Sailak Euskararen eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutua sortu du euskararen eta gainerako hizkuntzen irakaspenak leku berezitu bat izan dezan. Atzo albiste izan zen D ereduko ikasleek PISAko probak gaztelaniaz egiteko aukera emango duela Jaurlaritzak. Adimen gaitasun handikoentzako probak ere egin ditu Jaurlaritzak, hauek ere gaztelaniaz, eta Deustuko Unibertsitateak bideratuak. Proba horiek fase ezberdinak izan dituzte: hasteko, formazioa jaso zuten irakasle zein orientatzaileek ikasleen garunak zukutzeko; ondoren irakasleek, behaketa eginez eta galdetegi bati jarraituz, adimen gaitasun handikoak izan zitezkeen ikasleak detektatzen zituzten, eta, ariketaz ariketa, benetako adimen gaitasun handiko ikasleek egin dute aurrera. Ariketa horiek ikusteko aukera izan dut: batzuek ez zuten hizkuntzarik behar, halakorik posible bada —aukeratu hurrengo irudia—, baina beste batzuek, erro-erroan zuten hizkuntza. Lau letrako hutsunea, bigarrena erre. Pista: Remover la tierra haciendo en ella surcos. Erantzuna: arar. Ar, har, arrrrr.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.