Angel Erro.
JIRA

Abertzale ohia

2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Adin batetik aurrera gaudenok ongi gogoan dugu egon bazela Josu Jon Imaz izeneko politikari abertzale bat. Zaharra izateak hori dauka. Gaur egunekoarekin aski dutenek Repsol enpresaren burutzat hartuko dute kasurik hoberenean. Perspektibarekin ikusita, politikaren lehen lerro zikina uztearen zergatikoa Ibarretxerekin izandako aurrez aurrekoa izan zen. Batek daki. Kontua da Euskadi Buru Batzarretik zuzenean enpresa pribatura jo zuela Imazek,zeinak diskrezio osora esan nahi baitu, ia iraganik gabeko anonimoa izatera.

Egunotan haren izena berriz agertu da paperetan, nik leitzen ditudan paperetan, hots, paper bulgar xamarretan. Espainiak enpresei ez dakit zer inpostu berri jartzeko asmoa agertu omen du (seguruenik gauzatuko ez dena, EH Bildu eta ERCren bozez gain, Junts eta EAJrenak ere behar dituelako), eta Imaz berragertu da, oker ez banago ingelesez mintzo, esanez egoitza, kapitala edo dena delakoa erbestera ateratzeko prest dagoela. Erbestea Portugal da. Espainiako prentsan irakurri dudan arren, ez du inork Imaz abertzaletzat jo, ez du inork iraindu. Espainiako enpresa da Repsol, eta logikoena omen da zerga gehiagorik ordaindu nahi ez izatea Espainian. Espainiar eskuineko kazeta horretan denak ados daude Imazekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.