Jira

Abantadan

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Goiza fresko esnatu da, zerua garbi dago, jendea nora baleki bezala dabil kalean, nor bere zereginetara lerratuta, galipotezko itsasoa zeharkatu zain gaude, hiru, bi, bat, bizkor, ezarri pausoa pausoari orain, segi Nick Caveren pianoari. Bat-batean abantada hartu du egunak, ez da geldituko, eta zer geratuko zaizu zuri, garunak gordeko du akaso, zahar usaineko zokoren batean, buru gainean dabilkizun helikoptero militarrak sortu dizun beldurra, gordeko du akaso gogora ekarri dizun sorgin-orratzaren irudia, beti izan diezu beldurra, putzuan zeundetela egiten zizuen eraso, ziztuan abailtzen zitzaizuen zerutik. Nola egituratzen da oroimena? Sorgin-orratz metalikoa aldentzen ikusi duzu eta lasaitu egin zara.

Sarrerak hartu dituzu kutxan, behinola ez zen hala, behinola sarrera guztiak izaten ziren diferente, gorde egiten zituen jendeak, mutur batean hozka egindako paper zati haiek oroitzapena ziren. Sarrerak hartu dituzu kutxan, eta Jotak esandakoa etorri zaizu gogora: nola jaio liteke bat 1988an, 1996an, 2001ean? Ez zenuen hitz hoberik aurkituko zure harridura adierazteko. Nola egituratzen da ahazmena?

Edurne Elizondoren hitzak dira: «Gizarteak ahantzi egin du intsumisioaren borroka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.