Angel Erro.
JIRA

76 egun

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bakoitzak, adin batetik aurrera, badaki zein den bizitza gehien markatu dion gertakizuna. Gizarte batek ere jakin dezake. Mundua edo garai bat zerk markatu duen, berriz, ez dirudi hain erraza. Denbora eta historiagile onak behar ditu. Dena den, salbuespen gisa, esanen nuke 2019an hasi eta ofizialki aurten amaitutzat jo duten COVID-19aren pandemiak aukera handiak dituela historia liburuetara pasatzeko, XXI. mendearen hasierako gizarteak hartu zuen jitea azaltzeko, edo lehenagotik hartua zuen jitearen katalizatzailetzat ikusteko. Pandemiak aldatu gaitu, eta ez, batzuek saldu nahi izan ziguten moduan, hoberako. Pandemiak markatu gaitu, eta hil arteko orbain ikusgarriago edo ezkutuagoa utzi digu. Pandemiak azalduko gaitu nolabait, orain guk hura ahanzteko esfortzua egin eta lortzen ari bagara ere.

Filmin plataforman 76 days izeneko film dokumentala ikusi dut, Wuhango lau ospitaletan pandemiaren hasierako uneak gertutik kontatzen dituena. Arantza Santestebanen 918 gau bilatzen ari naizela agertu zait. Ez dakit guztiz gomendagarria den (film txinatarraz ari naiz), baina halakorik gertatu zaigulako sinesgogortasunari aurka eginez ikusten da. Heriotza bakar bat tragedia da; milioika heriotza, estatistika. Horren kontrako antidotorako balio dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.